Maria artista

Gaurkoan beste artista bat aurkeztu nahi dizuet,  abeslaria oraingo honetan: Maria Izaga. Egun hauetan, gainera, fenomeno musikal bihurtu dena. Bideoa Santamasean gure institutuan ospatutako jai egunean Garazi Uriartek grabatu zuela esan beharra dago, ere. Bikain pasatu genuen jaialdian.

Abestiarekin disfruta ezazue:

OSO ONDO!,

Miren

Londonera!

Hi,

bihar Londonera goaz! Marrazketa mintegiko irakasleok arte bidaia egingo dugu, plana  gure Leonardo da Vinciren arte-lanak aurrez-aurre ezagutzea da, gainera,  Hocney ere han daukagu gure zain… eta, hiria bera ere, guri itxaroten, noski.

Astelehenean apurtxo bat motel bagaude… lagundu.

Oharra: Diana, Leire, Eli eta ni Miren joango gara, laukote bikaina. Agian ez gara astelehenerako ailegatuko…

Miren

Argizariekin bodegoia

Kaixo,

opor aurretik argizariekin eta pastelekin eman genion urte zaharrari bukaera. Emaitza polittak ateratzen dira 2 teknika hauekin.


Eredu hau, “Guía completa para el artista” Parramón argitaletxeko liburutik aterata dago eta Jon Agirregomezkortak egin du.  Segi horrela ikasleok, eta etxerako lanekin ez “despistatu”,

Miren

Argia eta itzala

http://www.slideshare.net/olaskibar/argia-eta-itzala-3706680

Giza gorputza-Proportzioak

http://www.slideshare.net/almudenaresad/proporcion-cuerpo-humano

Merry Christmas, urte berri on eta eskerrik asko

Kaixo, hi :

We’re so glad there are so many posts on here lately and so many followers are joining the blog. Thank you guys so much for dall your comments. Keep visiting our blog and enjoying our work, we  hope you like it.

From here, we want to wish you a very Merry Christmas and a Happy New Year. Gabon zoriontsuak eta urte berri on denontzako, guk oporrak bueltan lanean jarraituko dugu,

Garazi, Maider eta Miren

Erretratoak

Epa,

gai interesgarri bati heldu diogu azken saio hauetan: erretratoak. Barrutik burua aztertu ondoren (hezurrak, muskuluak,…) erretratoei hasiera eman diegu. Azken honetan binaka perfilez jarri eta bata besteari erretratoa garatzea izan da lana. Estereotipoak gainditu eta ikasitako harremanak eta proportzioak neurtzean datza  lehen urratsa; forma orokorrak trazatu eta poliki-poliki bakoitzaren ezaugarriak deskubritu ditugu… hona hemen emaitza bikain bat:

Endikak Izaroren erretratoa fin-fin marraztu eta emaitza politta lortu du. Zorionak.

Miren

Hiru teknika lantzeko eredua

Iepa,

azterketak bukatu ditugu eta blogaren txoko hau aprobetxatuko dut emaitza on bat erakusteko. Frogaren helburu nagusia 3 teknika era egokian integratzea izan da,

Garazi Berrizbeitiak eginiko azterketa da hau, ederra, ez?

Miren

Picasso interpretatzen

Kaixo, Picassorekin jarraitzen dugu, honetan ere. Giza gorputza  eta kolore-arkatzak lantzeko ariketa hau bidali dut 1. mailakoei. Picassoren eredua jarraituz, bakoitzak bere interpretazioa sortu du.

Lan hau Valentina Vanegas ikasleak egin du, eta koloreari etekina handia atera dio: oso ondo!,

Miren

Picasso: marrazkiaren edertasuna

Gaurkoan 2. mailakoei espresibitate handiko eredu hau bidaliko dizuet. Picasso marrazkilari bikainak eginikoa da: zirriborro gisa egina… eta hainbeste trasmititzen du, gainera. Benetan ederra,

Miren

←Older