Landareak zaindu behar dira; ureztatu, ongarria eman, kimatu, babestu, lurra harrotu, ,… ezin ahaztuko zainketak dira. Horretaz gainera, gaitzen eta izaten dituzten xomorroen kontrola eta tratamendua eraman behar da ere.
Udako oporren bueltan Acanthusak guztiz zulatuta topatu genituen, beldarrez beteta zeuden. Eskuz kentzea ez da nahikoa izan eta azkenean tratatu behar izan ditugu.



Barraskilo eta bareak ere hortik dabiltza. Landare guztiak jaten ez badituzte ere, gustokoak dituztenak lore eta hostorik gabe uzten dituzte.


Ditugun bi Camelietatik, konturatu gara batak botoi asko dituela loratzeko, eta besteak berriz, askoz ere gutxiago. Begiratzen hasi eta “mosca blanca” eta “negrilla” duela konturatu gara. Tratatzen ari gara, eta aurten lore gutxiago eman arren, datorren urterako guztiz sendatuta egongo da eta lore ederrak eta ugariak emango ditu.

