Proiektu honen helburua ikasleen arteko eta hezkuntza komunitateko partaideen arteko harreman bizitzan eta bertatik kanporako proiekzioan Euskarak duen lekua sendotu eta aberasteko urratsak ematea da. Proiektu honekin Euskararen erabilera bultzatu nahi dugu, Euskararen kalitatea hobetu nahi dugu eta Euskararen normalkuntzarako bide berriak ireki nahi ditugu.
Oinarri nagusi hauek betetzeko irakasleek zein ikasleek batzordeak osatzen ditugu eta bertan antolatzen dira urtean zehar egiten diren ekintzak.
Arduradun orokorra:Ane Inda
|